Abesbatzen hitzordua, aldarrikapenen plaza

Tolosaldeko Ataria 2014ko azaroaren 2a

Urteroko moduan, Abesbatza Lehiaketako sari banaketa aurretik elkarretaratzea izan da, gaur, Leidor atarian.

Euskal presoak Euskal Herrira hainbat hizkuntzatan idatzirik zuen pankarta erabili dute, Etxerat elkarteko kideek eta mobilizaziora bertaratuek, beren aldarriak plazaratzeko.

Urteroko moduan, Abesbatza Lehiaketako sari banaketa ekitaldiaren aurretik egin dute mobilizazioa, eta eskuorriak banatu dizkiete aretora bertaratuei. Besteak beste, "presoen eta euren senideen oinarrizko eskubideak errespetatzea" eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!