Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketa

Ukrainarrek irabazi dute Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari nagusia

Ataria 2014ko azaroaren 1a

Kiev-eko Glier institute Female Choir abesbatzak jasoko du bihar sari nagusia Leidorren, 11:30ean. Ikuslearen saria, Esloveniako Ingenium Ensemblerentzat izan da.

Ukrainako abesbatzaren zuzendariak, Galina Gorbatenkok, hunkituta jaso du albistea. "Ez genuen espero" esan du du Gorbatenkok. Gehien bete duena, aldiz, "publikoarekiko konexioa" izan dela adierazi du ukrainarrak. 

Hona hemen saritu guztien zerrenda:

Ahots taldeak:

1. Ingenium Ensemble (Eslovenia)

2. Chapter Five (Erresuma Batua)

3. Blagovest (Bielorrusia)

Profanoa:

1. Ingenium Ensemble (Eslovenia)

2. Anatoly Quintet (Errumania)

3. Chapter Five (Erresuma Batua)

Kamara abesbatza. Polifonia:

1. Kiev Female Choir (Ukraina)

2. Maska Youth Choir (Letonia)

3. Aurum (Asturias)

Folklorea

1. Kiev Female Choir (Ukraina)

2. Maska Youth Choir (Letonia)

3. Aurum (Asturias)

Europako Sari Nagusia:

Kiev Female Choir (Ukraina)

Ikuslearen Saria:

Ingenium Ensemble (Eslovenia)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!