Gauerdian ezagutzera emango dute, Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketako epaimahaiaren erabakia. Bitartean, ordea, bada abesbatza musikaz gozatzeko aukerarik, eta goizean hasi dira kantuan. Musika profanoaren saioa izan da, eta ahots taldeei zegokien estilo horretan aritzea. Horrela, lehen egunean musika sakratuan parte hartu zuten abesbatza berak aritu dira, gaur, Leidor aretoan.
Ahots taldeak berak izanik ere, oso bestelako izaera eta aldartez irten dira eszenatokira, errepertorioaren aldea ere nabarmena baitzen. Ikusleek gozatu egin dute, ez bakarrik ahotsek uztartze zoragarriagatik; baita abeslariek entzuleekin izan duten elkarrekintza eta umore nahiagatik ere.
Koreografiaz, keinuz eta erritmoz bete dute Leidor, eta Chapter five, Anatoly eta Ingenium taldeek jaso dituzte txalo zaparradarik beroenak.
Polifonia eta folkloreko azken abesbatzek beren onena ematea besterik ez da falta, txapelak zein buru jantziko duen jakiteko. Bihar eguerdian izango da, beraz, 46. Abesbatza Lehiaketako sari banaketa ekitaldi berezia.
Arratsaldeko hiru abesbatzak