Bosgarren urtez hartuko du Tolosak Zeinu Hizkuntzan egindako zinemaren nazioarteko jaialdia. Gainditzen Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren elkarteak antolaturiko ekimena azaroaren 3tik 8ra izango da, azken hori, azaroaren 8a egun nagusia izango delarik. Egonkortzen eta indartzen ari den jaialdia dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta herritar oro, gor nahiz entzule, gonbidatu dute parte hartzera. Aurtengo jaialdiak, gainera, elkartasun izaera ere badu, Stop Sanfilippo fundazioarentzat bideratuko baitute irabazten dutenaren zati bat.
Duela bost urte jaialdia egiten hasi aurretik film batzuk ematen hasteko saiakera nola egin zuten gogoratu dute Gainditzen elkarteko kideek. «Ordutik bost urte igaro dira, eta pixkanaka, urtez urte, jaialdia hobetzen joan gara», adierazi du Julian Rodrigez elkarteko kideak. Horretan, jasotzen duten babesak zeresan handia izan duela nabarmendu du: «Esperientzia handiagoa dugu, eta babes eta laguntza handiagoa ere bai, bai erakundeetatik, bai eta elkarteetatik ere». Ekimen desberdinak antolatzen dituzte urtean zehar, sentsibilizazio astea, esaterako, baina, Zeinu Hizkuntzan egindako zinemaren jaialdia «oso garrantzitsutzat» dute «aukera bakarra delako zineman filmak zeinu hizkuntzan ikusteko».
Filmak aste osoan
Aurtengo jaialdia aste osora eta herri desberdinetara zabaldu dute. Hala, astelehenetik ostegunera Donostia, Ordizia, Ibarra eta Tolosako hainbat ikastetxetan emango dituzte filmak, eta ostiral arratsaldean, Tolosako kultur etxean izango dira ikusgai. Hurrengo larunbata, azaroaren 8a izango da egun handia, egun osoan izango direlarik filmak ikusgai, Leidorren. 11:00etan eta 16:00etan film laburren saioak izango dira, eta 8 euroan eskuratu ahalko da sarrera. Lehiaketarako diren hamaika film izango dira jatorri desberdinekoak, hala nola, espainiarrak, galiziarrak, ingelesak eta euskaldunak.
Lehiaketatik kanpo diren filmen artean, nikaraguar jatorriko film luzea nabarmendu dute antolatzaileek. «Oso interesgarria da. Mendian bizi den familia baten kasua kontatzen du. Familia honek ez du komunikatzeko sistemarik, eta zeinu hizkuntza ikasten dute. Oso hunkigarria izango dela pertsona gorrentzat uste dut», azaldu du Rodrigezek. Filmen generoari dagokienez, askotarikoak dira, komediatik hasi eta beldurrezkoetaraino.
Lehiaketarako epaimahaia Madrilgo lau pertsonak (hiru pertsona gor eta entzule bat), Donostiako Zinemaldiko zuzendaria Jose Luis Rebordinosek eta Euskadiko filmotekako Jon Lopezek osatzen dute. Antolatzaileek esan dute «oso gustura» daudela maila horretako epaimahaia edukitzearekin.
Bestalde, aurtengo jaialdian berezitasun moduan, Ibarrako Oier Iribarren haurrari babesa adierazi nahi izan diotenez, Stop Sanfilippo fundazioara bideratuko dute txartelen salmentaren zati bat, %25, hain justu.
PROGRAMAZIOA:
Azaroaren 3a, astelehena :
-
Donostiako Summa Aldapeta Ikastetxean, goizeko 10:00etan:
“Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena
“ Mantenimiento psiquiátrico” Pontevedra (2013) 17’Jose Miguel Rodríguez zuzendariarena
Azaroaren 4a, asteartea:
-
Donostiako Amara Berri Ikastetxean, goizeko 10:30etan:
“Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena
-
Ordiziako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan:
“¿Quién es quién?” Madril (2013) 20’ Amador Mansilla zuzendariarena
“ Mantenimiento psiquiátrico” Pontevedra (2013) 17’Jose Miguel Rodríguez zuzendariarena
“ Identidad” Valencia (2012) 24’ Alejandro Figueras zuzendariarena
“ Te toca a ti” Madrid (2013) 17’ Aura Jiménez y Tamara Hoyos zuzendariena
Azaroaren 5a, asteazkena:
-
Ibarrako Uzturpe Ikastolan, goizeko 10:00etan:
“Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena
-
Donostiako EASO Politeknikoan, goizeko 11:30etan eta 16:00etan
“Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena
“ Mantenimiento psiquiátrico” Pontevedra (2013) 17’Jose Miguel Rodríguez zuzendariarena
Azaroaren 6a, osteguna:
-
Tolosako Inmakulada Ikastetxean, goizeko 9:00etan eta 11:30etan:
“Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena
“ Mantenimiento psiquiátrico” Pontevedra (2013) 17’Jose Miguel Rodríguez zuzendariarena
Azaroaren 7a, ostirala:
-
17:00etan ongietorria Tolosako Topic museoan.
-
17:30etan Tolosako Topic museora bisita.
-
19:30etan, Tolosako kultur etxean dokumentalen saioa.
“The End” Ingalaterra (2011) 23’ Ted Evans zuzendariarena
“600 Seconds” Ingalaterra (2014) 35’ David Ellington zuzendariarena
“Escolta” Bartzelona (2014) 29’ Pablo García Pérez zuzendariarena
“Silencio” Sevilla (2014) 25’ Remedios Malvárez zuzendariarena
Azaroaren 8a, larunbata:
-
11:00etan eta 16:00etan, Tolosako Leidor zineman, laburmetrai saioa.
SARRERAK 8 EUROTAN
Goizeko 11:00etan
Pelikula batzuen ikuskizuna:
“Tiovivo” Alemania 3’ Ute Sybille Schritz
Lehiaketarako pelikulak:
“La pesadilla de javier”Alicante (2014) 24’ Raquel Gimenez zuzendariarena
“Caracola” Nafarroa (2012) 6’ Daniel Alava zuzendariarena
“Tenemos un plan” Galizia (2014)12’ Ilda Mera Bayón zuzendariarena
“Despertar” Madril (2014) 6’ Angela Ibañez zuzendariarena
“Con la noche en las manos” Argentina (2014) 29’ Rocio Tordó zuzendariarena
“September 11th” Ingalaterra (2012) 10’ Raabia Hussain zuzendariarena
“Afilamor” Galizia (2013) 12’ Emilia Rodriguez zuzendariarena
Arratsaldeko 16:30etan
“The kiss” Ingalaterra (2013) 7’ Charlie Swinbourne zuzendariarena
“Tienes un mensaje” Barcelona (2014) 10’ Albert R. Casellas zuzendariarena
“Champion of the world” Ingalaterra (2012) 23’ Bin Ajadi zuzendariarena
“Un día cualquiera” Galicia (2014) 9’ Susana Carregado zuzendariarena
“Una vida sin palabras” Nicaragua 71’
Jarraian, sari banaketa.
-
21:00etan: afaria Tolosako Erretiratuen elkartean, agertu nahi duenarentzat.
-
Oharra: 9:30etan bisitaldia Tolosatik. Euskal Herri plazan hasi, Berdura plazatik igaro, Santamaria eliza ikusi, Tolosako Udaletxea eta amaitzeko larunbatero ospatzen den artisau azoka ikusiko dugu. Topic museoa ere bisitatzeko aukera egongo da asteburu horretan (nahi izanez gero abisatu).