Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketa

Santa Klarako hormen oihartzunaz, hasi da abesbatza lehiaketa

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 30a

Musika Sakratuko emanaldiarekin ekin diote, 46. Abesbatza Lehiaketari

Azaroko lehen egunen atarian, urtero bezala, abesbatzen hiri bilakatzen da Tolosa. Aurten ere ez da gutxiago izango, eta hasi berri da jada 46. urtemuga beteko duen Abesbatza Lehiaketa, Santa Klara elizan.

Igandera bitarte luzatuko da lehiaketa, Leidor aretoko sari banaketa ekitaldiarekin eta, bide horretan, 12 herrialdetako 14 abesbatza ariko dira. 19:00etan ekin dioten saioan, musika sakratuaren sailerako lehian ari dira sei abesbatza: Erresuma Batuko Chapter 5, Hungariako Gemma Choir, Esloveniako Ingenium, Errumaniako Anatoly Vocal Quintet, Letoniako Luar eta Bielorrusiako Blagovest.

Bihar iluntzean, berriz, bigarren saioa izango da, Leidor aretoan. Polifoniaren txanda izango da, eta Indonesiako Paramibira, Erresuma Batuko Choros Amici, Letoniako Maska Youth Choir, Asturiasko (Espainia) Aurum eta Singapurreko Syc Chamber Choir ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!