Haurrak hasi dira beren neurrira egindako Tolosa marrazten

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 28a

Haurren hiria egitasmoko lehen kontseilua egin dute, hiru ikastetxetako 48 ikaslerekin

Udako oporraldiaren aurretik aurkeztu zuen, Tolosako Udalak, Haurren hiria proiektua. Kale biziak izeneko egitasmo zabal bateko adarretako bat da eta, finean, tolosarrek kaleak hartu eta bizi egin ditzaten lanean ari dira.
Haurren begietatik Tolosari begiratzeko eta haien iritzia kontuan hartzeko plana egituratu ondoren, gaur egin dute Haurren hiria proiektuko lehen kontseilua, kultur etxean. 09:30ean hasita, Laskorain, Orixe eta Hirukide ikastetxeetako 48 neska-mutil bertaratu dira; 8 eta 12 urte bitarteko ikasle guztien ordezkari lanetan aritu dira, eta jolastokiez, parke nahiz gune irekiez, kirolez, herriko azpiegiturez, mugikortasunaz, ingurumenaz eta aisiaz aritu dira, besteak beste.
Lehen kontseiluan Ibai Iriarte alkaeari nahiz udal langileei beren iritzia azaltzeko aukera izan dute, eta haurrek haien neurrira egidako herria marrazten jarraitzeko aukera izango dute, hilean behin egingo baitituzte atzokoaren antzeko kontseiluak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!