2014/11/03 - 2014/11/07 14:00

Sormenerako teknikak berrikuntzarako tresnak bezala ikastaroa

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. 

Tailer hau azaroaren 3-7 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuko Topagunea gelan. 

Edukiak: Parte hartzaileek ideiak identifikatu eta adierazten ikasiko dute, bakoitzak duen sormen ahalmena zein den ikusteko, eta hauek nola erabili irakatsiko zaie euren komertzioetan aplikatzeko. 

Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!