Laugarrena, berdin. Hala eta guztiz ere, Tolosa CFk ez du etsi. Baina Aretxabaleta oso indartsua da; bai defentsan, bai zelai erdian eta baita aurrean ere. Bi hegalekoak oso azkarrak dira, eta esaten den bezala, partida honetan ez da kolorerik egon.
Tolosak azken denboraldietan bi edo hiru partida antzekoak izaten ditu jarraian. Bederatzi puntutik bat lortu du. Hemendik aurrera, beraz, dena oso ondo joango da. Zalantzarik gabe. Lesioak ditu, taldea konpontzen ari da, gazteak dira, eta elkarrekin oso ondo ematen dira... Amaieran, ziur goiko postuetako borrokan egongo direla. Eta guk, gogotik animatuko ditugu.