Hondakin bilketa-guneen itxura berria

Tolosaldeko Ataria 2014ko urr. 27a, 18:16

Gaur ekin diote Amarotz, San Esteban, Zuberoa, Montezkue eta Olarrain auzoetako eta San Juan kaleko tolosarrek hondakinen bilketa sistema berriari.

Dagoeneko desagertu dira auzo horietan edukiontzi berdeak, eta horien ordez, organikoaren marroiak eta errefusaren grisak jarri dituzte. Bihartik aurrera ere auzoz-auzo bilketa sistema berria txertatzen jarraituko du Tolosako Udalak. Hauxe da egutegia:


Urriak 28, asteartea: Izaskun auzoa, Kondeaneko aldapa, Agaramundu, Igeralde, Zabalarreta, Bizkaia kalea, Iparragirre, Bidebieta, Izaskungo amaren plaza eta San Blas auzoa.

Urriak 29, asteazkena: Berazubi, Martin J. Iraola, Rekalde Almirantea, Iurre, Kondeaneko aldapa, Paper kalea eta Iurreamendi auzoak.

Urriak 30, osteguna: Santa Klara, Larramendi, Zerkausia, Plaza Zaharra, Ibarralde kalea, Andre Maria plaza, Letxuga kalea, Korreo kalea (1, 3, 5, 9, 11, 13, 15...) Izaskungo aldapa, Igerondo, Uzturre, Trinkete plaza, Arramele eta Ibaiondo.

Urriak 31, ostirala: Zuloaga auzoa, Belate, Jesusen Zerbitzarien plaza, Kale Barrena, Rondilla, Montexe, Uzturre, Madalen, Santa Lutzia eta Donostia etorbidea.

Azaroak 3, astehena: Plaza Berria, Korreo kalea, Gorriti plaza, Rondilla, Aroztegieta, Errementari, Leitza, Kale Nagusia, Berdura plaza, Andre Maria kalea, Enperadore kalea, Andia, Inoemu kalea eta Euskal Herria plaza.

Azaroak 4, asteartea: Euskal Herria plaza, Antonio Lekuona, Rondilla, Beotibar, Korreo, Errementari, Aroztegieta, Atari kalea, Soldadu, Beotibar, Monteskue, Foruen etorbidea, Laskorain, Nafarroa etorbidea, Gudari, Zumalakarregi, Lizardi, San Frantzisko, Eskolapioetako lorategia eta Zerkausia).

Azaroak 5, asteazkena: Pedro Tolosa, Oria kalea, Nafarroa Etorbidea, Gudari kalea, Samaniego, Oria eta Emeterio Arrese.

Azaroak 6, osteguna: Erdigunea (Alliri, Araba Etorbidea, Antonio M. Labayen, Geltoki kalea, Gernikako Arbola, Batxiller Zaldibia, San Inazio eta Gipuzkoa Plaza).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!