Mendiari buruzko film labur lehiaketa Tolosan

Ataria 2014ko urriaren 27a

Mendi-Tour zine zikloaren baitan, film labur lehiaketa antolatu du Tolosako Udalak. Lanak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko eta 2015eko urtarrilaren 16an amaituko da.

Lehiaketan edonork parte hartu ahal izango du, beti ere, pertsona bakoitzak bi lan aurkeztuta. Film horietan, mendiarekin edo abenturekin zerikusia duten esperientziak kontatu beharko dira bost minutu edo gutxiagoko denboran, euskaraz edo gazteleraz. Lanak formatu digitaldean aurkeztu beharko dira, .mpg4 / .avi / edo .mov eran, H264-ko konpresioarekin. Filmak, berriz, HDn grabatu beharko dira, 1920x1080 edo 1280x720-ko tamainarekin.

Lanak aurkezteko epea zabalik da dagoneko, eta datorren urteko urtarrilaren 16an amaituko da horretarako aukera. Aurkeztu beharreko lanak originalak eta aurretik argitaratu edota saritu gabeak izan behako dira.

Sariei dagokienez, bi sari emango dira. Irabazle nagusiak 600 euro jasoko ditu; eskualdeko lanik onenak, berriz, 400 euroko ordain-saria izango du. Erabaki horien berri, urtarrilaren 30ean emango dute www.tolosa.eus helbidean. Bertan topa daiteke lehiaketa honen inguruko informazio osagarria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!