2014/11/14 - 2014/11/16 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Tolosa

Azaroak 14, ostirala: Tolosatik irten eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean lo egin.

Azaroak 15, larunbata: Ason herritik abiatu, hemendik Casucas de Ason etxeetatik pasa Colina mendira igotzeko (1.434 m.), ondoren Porracolina mendia igo (1.414 m.). Gero Buzulucuevako bordetara jeitsi eta handik Socuevako auzora eta azkenik Asonera berriz itzuli. Guztira 8 edo 9 orduko ibilaldia izango da, 27 km.-ko luzera du eta 1.800 m. inguruko altuera metatua. Berriro ere Ramales herrian dagoen aterpera itzuli.

Azaroak 16, igandea:  Karrantzako haranera abiatu eta bertatik Ranero auzoan dagoen harrobira, Pozalaguako haitzuloa. Bertatik Ranero mendira igo (729 m.) 300 m. inguruko altuera dago eta ibilbideak ordu t’erdi inguru iraungo du.

 

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org. Izena emateko azken eguna azaroaren 10a, astelehena, izango da.

 

Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa: 3035 0028 11 0281141038.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!