Larramendiko jaietan haurrak jolasean eta danborrarekin, helduen pare

Ataria 2014ko urriaren 25a

Goizean haurrak jolasean ibili dira auzoan, eta ondoren, bazkaria egin dute guztiek. 200 lagunetik gora elkartu dira. Danborradan, ez dira horrenbeste izan, baina giro ederra jarri ditu haur eta helduek. Orain, kontzertuen txanda da.

Urriak 26, Igandea

09:00. Diana Udal Txistulari Bandaren eskutik.

11:00. Patata tortilla lehiaketa.

12:00. Toka txapelketa.

14:00. Zahagi ardoa bazkaltzeko. Norberak bere bazkaria eraman beharko du.

17:00. Buruhandiak.

18:00. Trikipoteoa.

20:00. Jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!