Azken minutuetan ezin

M. Iraola 2014ko urriaren 25a

TAKEk, 75-83 galdu du Easoren aurka EBA ligako etxeko lehen norgehiagokan. Igotzeko faborito nagusiak asko sufritu du partida irabazteko, bi taldeen arteko lehia oso estua izan baita.

Lehen laurdena tolosarrena izan da guztiz, tolosarren defentsa gogorrari esker. 19-9 amaitu da. Bigarrenean berriz, donostiarrek min handia egin dute hiruko marratik. Atsedenaldian, bi puntu azpitik joan dira aldagelara.

Bigarren zatian, berriz, oreka izan da nagusi minutu askotan. 58-60 amaitu da hirugarren laurdena. Usabal bete duten zaleak garaipena gertu ikusi dute eta estutzen hasi dira. Azken minutuetan, donostiarren maila nabarmendu da, 75-83 irabazten amaitzeko.

TAKE neskek, berriz, denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute Internacional taldearen aurka, Donostian, 33-55eko emaitzarekin.

Astelehenean, Eutsi Goiari! saioan, entrenatzaile eta jokalarien erreakzioak entzun ahal izango dira. Asteazkenean, berriz, kronika osatua, jokalarien iritzi zutabeak eta partidako argazki galeria zabala ikusi ahal izango dira ataria.info-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!