Azaroaren 8ko mosaiko erraldoia osatzen

Ataria 2014ko urriaren 25a

Gure Esku Dago ekimenak postua jarri du goizean Tolosako Trianguloan. Bertaratzen zirenei konpromisoa eskatu diete, Donostiako Zurriola hondartzan egingo den ekimenerako.

Izena emateko 5 euro ordaindu behar dira postuan bertan. Hurrengo ostegunean ere Tolosan jarriko dute, pintxo-potea medio. Txartel hori erosterakoan izena eman behar da, azaroaren 8ko mosaiko erraldoian parte hartzeko. Txartel horrekin aterkia emango dute egunean bertan. Internet bidez ere lortu daiteke txartela, Gure Esku Dago ekimenaren web orrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!