Tolosako azoka gozo-gozoa izan da gaurkoan

Maier Ugartemendia 2014ko urriaren 25a

Tolosa Goxua azoka izan da gaur Tolosan, eta Trianguloa plaza gozoz eta jendez beteta izan da. Teilak izan dira aurtengo azokako protagonista. Tolosa eta gozoa lotzen dituen bi gauza, zalantzari gabe. Baina, Tolosa gozoarekin lotzea eragin duten lau pertsona ere protagonista izan dira gaurkoan. Hain zuzen ere, Luis Ezeiza, Kontxi Mendizabal, Vidal Ibañez eta Jose Mari Gorrotxategi gozogile tolosarrak izan dira gaurko gozoaren festan omendu dituztenak. Horrez gain, sagar tarta lehiaketa ere ospatu da, eta bertan beste bi gozogile gazte saritu dituzte. Ximena eta Paule Zeberio ahizpak izan dira lehiaketako irabazleak eta bigarren, berriz, Lore Mendizabal geratu da.

Azkenik, ia bazkal ordua iritsi den arren, 4.000 teila banatu dituzte, bertaratu direnen artean. Trianguloa bete jende izan da goiz osoan, eta garai honetarako ere ilara luzeak zeuden teilak eskuratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!