Azaroko lehen astean ospatuko dute, Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren Gainditzen elkarteko kideek, zeinu hizkuntzan egindako filmeen zine jaialdia.
Oier Iribarreni eta Stop Sanfilippori nolabait lagundu nahi ziotela eta, larunbateko sarreren %25a fundazioari emango diotela jakinarazi zuten atzo egindako agerraldian. Jaialdia datorren astean aurkeztuko dute.