Zabalik da lehiaketa gastronomikoan izena emateko epea

Ataria 2014ko urr. 20a, 16:35

Azaroaren 16an ospatuko da Zerkausian, eta azaroaren 9ra arte izango da zabalik.

Gaur zabaldu da, Tolosako babarrun astearen baitan, Gure Kaiola elkarteak antolatzen duen lehiaketa gastronomikoan izena emateko epea. 28. edizioa izango da aurtengoa, eta azaroaren 16an ospatuko da, Zerkausian.

Izena eman nahi duenak, azaroaren 9ra arte izango du horretarako aukera, eta lau modu izango ditu hori egiteko:

- 19:30etatik 21:00etara bitarte, elkartean bertan
- E-posta bidez: gurekaiola@hotmail.com helbidean
- 607 672 709 telefono zenbakian
- Tolosaldea Tour-en bitartez

20 lehiakiderentzat izango da lekua, eta muga hori gaindituz gero, azaroaren 10ean zozketa egingo da elkartean bertan 20:00etan. Dena den, aurreko urteetan parte hartu ez dutenei emango zaie lehentasuna.

Lehiaketari dagokionez, parte-hartzaile bakoitzak kilo bat babarrun prestatu beharko du, nahi adina osagai erabiliz, baina beti ere, babarrunak nagusi izanik. Antolatzaileek banatuko dute babarruna, eta hori Tolosako Udalak antolatu ohi duen lehiaketako irabazlearena izango da; osagaiak, berriz, norberaren esku geratuk dira. Goizean goiz, 08:30etatik aurrera hasiko dira sukaldatzen, eta 13:00etarako entregatu beharko dute platera.

Irabazleak, 400 euroko diru-saria, garaikurra eta txapela irabaziko ditu. Bigarren sailkatuarentzat 200 euro eta garaikurra izango dira, eta hirugarrenak 100 euro eta garaikurra jasoko ditu.

Bazkaltzeko txartelen salmenta, berriz, elkartean bertan izango da azaroaren 3tik aurrera, 19.30etatik, 21:00etara. 607672709 telefonoan ere erreserbatu ahal izango dira. Prezioa 25 eurokoa izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!