2014/11/10 20:30
Ikuslearen eguna
(J. Gereño-J.M. Goenaga). 95 min. +7 (abonatuek 4 euro).
Aneren bizitza aldatu egingo da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egongo da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien biiztzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguurko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkiete... baina azken finean, loreak besterik ez dira.
Film laburra: Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi) 16 min.
Mireni, kafea ordaintzerakoan, askotan txandapasa egiten diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzen denean beste behin etsipenean erortzeko ez dago prest.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?