Debutean, garaipena

Mikel Iraola 2014ko urriaren 19a

EBA ligan lehen aldiz jokatu du eguerdian TAKEk, eta dagoeneko lortu du lehen garaipena: 54-66 irabazi dio Askartzari. Neurketa gogorra eta lehiatua izan da. 

Yon Gonzalezen mutilak bikain aritu dira defentsan eta kontraerasoa baliatu dute aldeak zabaltzeko. Bost minuturen faltan 5 gainetik ziren tolosarrak, baina pazientziaz eta borrokaz, aldeak zabaldu dituzte 12 puntugatik irabazten amaitzeko. 

Honelaxe joan da neurketa: 17-19; 25-34; 38-48; eta 54-66. 

Bihar, kronika eta analisia irakurri ahal izango dira, eta Eutsi Goiari! saioan jokalari eta entrenatzailearen hitzak entzun ahal izango dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!