Perretxiko festa Tolosan

Mikel Iraola 2014ko urriaren 18a

Jende ugari bildu da Trianguloan Casino Elkarteak antolatutako Mikologikaren baitan egin den azokan. Eskualdeko jatetxe hainbatek perretxikoekin eginiko pintxoak prestatu dituzte eta ikusmin handia piztu dute.

Orotariko perretxikoak izan dira ikusgai, salgai eta dastagai azokan. 1,7 kiloko onddoa izan da guztietan handiena.

Jatetxe eta tabernek ere pintxo ederrak prestatu dituzte bertaratutakoen gozamenerako. Guztira 15 izan dira parte hartu dutenak: Olentzo, Astelena, Martinez, Kuko, Iriarte, Amaiur, Saikin, Asteasuarra, Botarri, Solana 4, Dolarea, Ruta 33, Leaburuko Ostatua, Casino elkartea eta Gozona. Onddo nahaskia; xixa horien brotxeta; onddo entsalada binagreta saltsarekin edota porru, ganba, onddo eta gaztaz eginiko pintxoak probatu ahal izan dira, esate baterako.

Luis Eraso artisauak ere hainbat lan egin ditu motozerrarekin, eta jende ugari bildu du bere inguruan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!