Benta Haundiko txokoan, urteroko agurra Joxi Zabala eta Joxean Lasari

Tolosaldeko Ataria 2014ko urriaren 16a

Duela 31 urte gertatutakoa gogora ekarri dute Tolosan, lore eskaintzarekin ekitaldia biribilduz.

 

Joxean Lasa eta Joxi Zabala desagertu zirela 31 urte bete dira gaur, eta, urteroko moduan, omenaldia egin diete Benta Haundin. Bien omenezko monolitoaren aurrean, adarrak eta txalapartak egin du bertaratzeko deia.

Bertso eta Agurraren doinuek, berriz, Joxi eta Joxean omentzeko balio izan dute, bertaratuen txalo artean. Bien amek loreak eskaini dizkiete semeei, eta gertatu zen hura aitortzea eskatu dute gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!