Lehen ontziak banatu dituzte, San Estebanen

Ataria 2014ko urriaren 16a

Tolosan hasi dira hondakin bilketa sistema berrirako ontziak banatzen. San Esteban auzoan "martxan onean" ari direla banatzen adierazi dute.

San Esteban eta Amarotz auzoa hasi, eta erdiguneko bizilagunekin amaituko dute banaketa, baina beren auzo edo kaleko egunean materialik jaso ezin izan duten tolosarrek hondakinen bulegoan izango dute horretarako aukera.

Goizeko 10:00etan hasi dira, eta harrera ona izaten ari dela adierazi dute mankomunitatetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!