Txorimaloen misterioa Tolosako Gazte egunean argituko da

Maier Ugartemendia 2014ko urriaren 15a

Larunbatean, egun osorako egitaraua prestatu dute, ekimen ezberdinez beteta

Azken asteetan Tolosako plaza eta kaleetan txorimalo berezi batzuk agertu dira. Lehenik, Tolosako Trianguloa plazan agertu ziren kartel handi batekin, baina, orduz gero Tolosako gune ezberdinetan ikusi ahal izan dira txorimalo ezberdinak, mezu ugarirekin, esate baterako: «Zergatik ematen diogu bizkarra elkarri?». Twitter bidez txorimaloek eurek zabaldutako bideo batean azaldu dutenez, txorimalo horiek Tolosako «gazteriarekin» lotuta daude eta azaldu dutenez larunbat honetan «txorimaloen eguna» ospatuko dute, hau da, Tolosako gazteriaren eguna.
Egun osorako egitarau zabala prestatu dute. 09:00etan graffitien erakustaldiarekin hasiko dira eta gaueko kontzertuak arte ekimen ugari izango dira. Aipatu, bazkarirako txartelak eta futbito txapelketarako eta mus txapelketarako izen ematea Denak eta The Nest tabernetan egongo direla. Bazkarirako txartelak 5 eurotan daude, eta paella eta sagardoa eskainiko dute. Afarirako, berriz, sagiardoa prestatu dute. Bertan bokatak egongo dira salgai 3,5 eurotan eta antolatzaileek sagardoa jarriko dute.

Gazte eguna
URRIAK 18, LARUNBATA
09:00. Graffiti erakustaldia, Trianguloa plazan arratsaldera arte..
10:00. Karpan, bideo emanaldia: Piparmin.
10:30. Hamaiketakoa, karpan.
11:00. Kortxoenea hitzaldia, karpan.
11:10. Futbito txapelketa, Parke Jurasikoan.
14:00. Bazkaria karpan.
15:30. Mus txapelketa, karpan.
16:00. Gazte jokuak, Paza Berrian.
16:30. Arte martzial erakustaldia, Beotibar frontoian.
17:00. Marihuana tertulia, karpan.
17:00. Break Dance, Trianguloan.
18:00. Kalejira, Berdura Plazan, Udaberri dantza taldearen eskutik.
19:30. Batukada, Trianguloan.
21:00. Afaria, Sagiardoa, karpan.
23:00. Kontzertuak karpan: Ahuntzape, Ingo al deu? eta Revolutionary Brothers.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!