Euskal Herrikoan, hirugarren garaipena Irene Caminosentzat

Asier Imaz 2014ko urriaren 14a

Mistoen mailan laugarren lasterketa jokatu da asteburuan Azkainen; tolosarrak hiru irabazi ditu, eta azkena falta da.

Euskal Herriko Trialsin txapelketa mistoan Irene Caminosek hirugarren garaipena lortu zuen asteburuan Azkainen. Lau proba jokatu dira orain arte, eta tolosarrak parte hartu duen hiru probetan irabazi egin du: Gasteizen, Irunen eta azkena, Lapurdin. Oiartzunen jokatu zenera ez zuen joaterik izan Caminosek. 

Euskal Herriko txapelketa bost probek osatzen dute, eta ondorioz, azkena besterik ez da falta. Bera, igande honetan izango da Irunen, 10:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!