2015eko hilabeteek badute irudi propioa

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urr. 13a, 17:08

Tolosako Udalak eta Tolosagasak argitaratzen duten egutegiko argazki lehiaketak baditu irabazleak.

Tolosa anitza. Mundu bat Tolosan, Tolosa munduan zen aurten jarraitu beharreko gaia, sormenarekin uztartu eta 2015. urtea argazkiz apaintzeko. Argazkiak bildu, jendaurrean erakutsi eta bozkak jaso ondoren, epaimahaiak eta publikoak aukeratutakoa plazaratu dute antolatzaileek.

Guztira 13 argazki saritu dituzte, azalekoari sari nagusia emanez. Eta, aurten, Juan Antonio Zabalarena izango da egutegia jantziko duen argazkia, Kuku izeneko erretratuarekin.

Sari banaketa eta datorren urterako gaiaren aurkezpena datozen asteotan burutuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!