Sun magoaren arrakasta

Ataria 2014ko urriaren 11

Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatuta Sun magoa izan da, Tolosan.

Aurreko urteetan bezala, eta jakinik larunbata dela bezeroek aukeratzen duten eguna erosketa gehientsuenak egiteko, Tolosa&Co elkarteak ekitaldiak antolatu nahi izan ditu urriko eta azaroko larunbatetarako.

Gaur magia ikuskizuna izan da Lopez Mendizabal plazan, Sun magoaren eskutik eta arrakasta izan du. Haur asko gerturatu da beren gurasoek lagunduta.

Hurrengo larunbatean, hilaren 18an, Idoia Sanchez ipuin kontalaria eta txokolote jate magikoa izango dira San Frantzisko 19-21ean, 18:00etatik aurrera.

Eta hilaren 25ean,  Tolosa Goxuaren barruan, pailazoen kalejira musikatua izango da Tolosako kaleetan barrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!