Ikasketak balioztatzeko aholkularitza zabaltzen

Ataria 2014ko urriaren 11

Tolosaldea Garatzen-eko Migrazio eta Aniztasun Sailak eta Tolosako Udaleko Berdintasun sailak elkarlanean antolatuta, Trianguloan igaro dute goiza emakume atzerritarrei ikasketak homolagatu ahal izateko informazioa ematen.

Emakume askok jatorrizko herrietan ikasketak burutu zituzten, baina egun ez daude horretan lanean eta horrez gain, ezin dute beraien prestakuntza akademikoarekin jarraitu. Bigarren hezkuntza, batxilergo, ikasketa tekniko edo goi mailakoen homologazio, balioztatze eta onarpen prozesuaren inguruko informazioa, aholkularitza eta orientazioa eman dieta, Tolosako Trianguloa plazan.

Ekimen honekin, besteak beste, hainbat eta hainbat emakume atzerritarrek bizi duten egoera bistaratu nahi izan dute, eta jende askok dituen aurreiritziekin amaitu. 

Saio hau bera egiten den hirugarren aldia izan da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!