'Patas' omendu dute Berazubiko jaietan

Ataria 2014ko urriaren 11

Atzo hasita festen ajeak alde batera utzi, eta gaur Enrike Lopez Moreno 'Patas' omenduz hasi dute eguna. Aurretik egitarau zabala dute Berazubiko auzotarrek festaz gozatzeko.

Omenaldiaren ostean, hamaiketakoa izan dute bertaratuek, eta ez da falta izan txaranga doinurik. Atzokoan ere buruhandiak eta txaranga izan ziren festen hasierako protagonista.

Omenaldiaren ostean, paella prestaketari ekin diote. Gaur eta bihar festa nahi duenak, Berazubi auzoan du aukera.

 

Egitaraua:


14:00. Paella txapelketako sari banaketa.
14:30. Paella jatea.
16:00. Mus Txapelketa.
17:30. Txapi Txopo antzerkia.
18:30. Txokolatada umeentzako.
19:00. Tortilla patata txapelketaren sari banaketa.
19:30. Tortilla jatea.
20:00. Perkusio afrikarra.
21:00. Zahagi sagardoa.
22:30. Danborrada.
23:30. Eta abar perkusio taldea eta musika afrikarra.
00:30. Unsain anaien eskutik erromeria.
02:30. Txoznan, DJ Ces.

Urriak 12, igandea
09:00. Udal txistulariak.
09:00. Meza.
12:00. Toka txapelketa.
14:00. Auzo bazkaria: babarrun jatea.
17:30. Zezentxoak egongo dira zezen plazan.
19:30. Pintxo poteoa txoznan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!