Berazubiko etxebizitzak zozkatu dituzte

Ataria 2014ko urriaren 10a

143 eskaera jaso ditu Tolosako Udalak, eta horietatik hogeta hamabosti egokitu zaie etxebizitza bat.

Etxebizitza tasatuetan edo babes ofizialekoetan izena eman dutenaren arabera aukeratu beharko dute orain zortedunek, izan ere, eskaera guztietatik 92k bietarako eman zuten izena. Etxebizitza horien planoak ikusgai daude tolosa.eus webgunean. Astelehenetik aurrera, berriz, udaletxeko tabloian eta tolosa.eus-en aukeraketa ordena jarriko dute.

Aurreikuspenak betez gero, lanak 2015 urte hasieran hasiko lirateke, eta 2016a amaitu baino lehen, bi urteko epean, amaitzea du helburu eraikuntza enpresak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!