‘Lasa eta Zabala’ ikusteko sarrerak larunbatean eskuratu ahal izango dira

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 8a

Hilaren 17tik 20ra bitarte ikusgai izango da, filma, Leidor aretoan.

Urriaren 17an estreinatuko dute, zine areto guztietan, Lasa eta Zabala filma. Leidor aretoan ere egun horretan eskainiko dute publiko orokorrarentzat eta, estreinaldia izaki, sarreren salmenta ere berezia izango da, aretoa betetzea aurreikusten dutelako.

Larunbatean izango da, beraz, sarrerak eskuratzeko aukera, 10:00etatik 13:00era bitarte, Leidorreko leihatilan. Saioei dagokienez, honakoak eskainiko dituzte Tolosan: hilaren 17an, 22:30ean; hilaren 18an, 19:30ean eta 22:30ean; hilaren 19an, 19:30ean eta 22:30ean eta, azkenik, hilaren 20an, 20:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!