Elosegi parkea eta haren historia ezagutzeko aukera, berriro

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 8a

Urte hasieran zabaldu duten parkea, eta bisita gidatuen arrakasta ikusita, beste bi saio martxan jartzea erabaki du udalak.

Elosegi parkeko desjabetzea gauzatu ondoren, Tolosako Udalak 2014 hasieran ireki zituen Elosegi parkeko ateak, ekainera bitarte bisita gidatuak eskainiz.

Jendearen harrera ona eta itxaron zerrenda ikusita, bisita gidatuak berriro martxan jarriko ditu udala, eta urriaren 26an eta azaroaren 30ean egingo dituzte. Beotibar pilotalekutik irtengo dira, 11:30ean, eta parte hartu nahi duten herritarrek Tolosako Ingurumen Zentroko 943 65 25 44 telefonora deitu, edo tolosakoiz@tolosakoiz.net helbidera idatzi besterik ez dute egin beharko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!