«Presioa kentzeko garaipena». Horrela definitu zuten hainbat jokalarik larunbatean lortutako lehen garaipena. Behar zuen Alex Noguesen taldeak horrelako arratsalde bat, lehen bi jardunaldietako emaitzak ez baitziren nahi bezain onak izan.
Hondarribia izan zuten aurkari tolosarrek. Golik gabeko hasiera izan zen. Kanpotarrek asmatu zuten lehenengo, 7. minutuan. Zortzi segundora iritsi zen etxekoen erreakzioa, eta bost gol lortu zituzten jarraian, bi minutuko tartean. Errenta polita zeraman talde urdinak, baina akats batzuk tarteko, berdintzea lortu zuten hondarribiarrek 20. minutuan. Bertindatsuna izan zen nagusi hortik aurrera. Atsedenaldira, ordea, markagailuan aurretik joan zen Hondarribia. 12-13. Lana aurretik.
Bigarren zatiaren hasieran indartsu irten ziren Noguesen mutilak. Ioritz Goikoetxea nabarmendu zen etxeko taldean, lau gol eskuratu baitzituen hamar minutuan –guztira bederatzi sartu zituen, eta Iker Ortizek beste zortzi–. Horri esker lau goleko errenta lortu zuen Tolosak hasi eta berehala. Hortik aurrera errenta mantendu zen, gutxi gorabehera. Azkenean, 29-24 amaitu zen neurketa. Lehen bi puntuak, beraz, tolosarrentzat. Lasaitasunaren bi puntuak. Datorren larunbatean Egiaren aurka jokatuko du Donostian.
| 1 | EIBAR ESKUBALOIA | 3 | 3 | 0 | 0 | 0 | 97 | 74 | 6 |
23
|
| 2 | PULPO K.E | 3 | 3 | 0 | 0 | 0 | 90 | 74 | 6 |
16
|
| 3 | BM. SANTOÑA | 3 | 2 | 1 | 0 | 0 | 91 | 62 | 5 |
29
|
| 4 | TRAPAGARAN | 3 | 2 | 1 | 0 | 0 | 82 | 71 | 5 |
11
|
| 5 | ANAITASUNA | 3 | 2 | 1 | 0 | 0 | 91 | 85 | 5 |
6
|
| 6 | UHARTE | 3 | 2 | 0 | 1 | 0 | 95 | 75 | 4 |
20
|
| 7 | ELGOIBAR | 3 | 2 | 0 | 1 | 0 | 73 | 78 | 4 |
-5
|
| 8 | ASKARTZA | 3 | 1 | 1 | 1 | 0 | 82 | 84 | 3 |
-2
|
| 9 | EREINTZA | 3 | 1 | 1 | 1 | 0 | 81 | 88 | 3 |
-7
|
| 10 | TOLOSA C.F. ESKUBALOIA | 3 | 1 | 1 | 1 | 0 | 82 | 78 | 3 |
4
|
| 11 | ARRASATE | 3 | 1 | 1 | 1 | 0 | 77 | 74 | 3 |
3
|
| 12 | USURBIL | 3 | 0 | 1 | 2 | 0 | 78 | 91 | 1 |
-13
|
| 13 | BETI-ONAK | 3 | 0 | 0 | 3 | 0 | 85 | 93 | 0 |
-8
|
| 14 | C.D. EGIA UR-ZE | 3 | 0 | 0 | 3 | 0 | 83 | 99 | 0 |
-16
|
| 15 | HONDARRIBIA ESKUBALOIA | 3 | 0 | 0 | 3 | 0 | 61 | 80 | 0 |
-19
|
| 16 | URDANETA | 3 | 0 | 0 | 3 | 0 | 53 | 95 | 0 |
-42
|