Iñaki Zubillaga hirugarren, Hendaia-Hondarribian

Asier Imaz 2014ko urriaren 6a

Hamazazpi minuturen bueltan iritsi zen tropela helmugara larunbatean. Sprint-ean erabaki zen proba.

Tolosaldeko Irristaka taldeak erakustaldia eman zuen proba osoan zehar, baina sprint-ean ezin izan zuten garaipena lortu. Iñaki Zubillaga izan zen eskualdeko azkarrena, hirugarren postuan sailkatuz, 10 kilometroko lasterketan.
80 lagunek hartu zuten parte proban, eta hasieratik zortzik aurrea hartu zuten; Irristakako ordezkari ugari ziren bertan, eta tiratzen aritu ziren helmugara iritsi arte. Zubillaga gustura zegoen taldearen lanarekin eta lortutako emaitzarekin: «entrenatzen jarraitzeko motibazio bat gehiago da». Hurrengo proba Donostian izango du, hilaren 19an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!