Bihartik aurrera ibilgailuek sarbide berria izango dute Amarotz auzoan, Iruñea etorbidetik. Badira, jada, zenbait hilabete, urbanizazio obrak hasi zirela; espaloia zabaldu eta bide-gorria osatu dituzte jada, eta Usabalgo industrialdera sartzeko bidegurutzean biribilgunea egiten ere hasi dira.
Horrela, Amarozko futbol zelai txikiaren ondotik sartu beharko dute, aurrerantzean, ibilgailuek; 1. zenbakia duen etxearen paretik pasako da bidea, eta zirkulazioaren norabidea ere aldatu egingo da.
Tolosako Hiribusaren geltokia, horrenbestez, aldatu egingo dute. Lehen haur eskolaren parean zegoen estalpea 11. zenbakiko ezkaratzaren aurrea izango da bihartik aurrera.