Asuncionen kudeaketako ebaluazio txostena eskatu du EH Bilduk

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 1a

2013ko azaroan agerraldia egin zuten, TOPA koordinakundeak, Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo batzordean.

Ekainean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean eskatu zuten balorazioa; 2013. urtekoa ez dute oraindik jaso. Aurtengoa eskuratzeko azken eguna urriaren 20a da.

Euskal Herria Bilduk dokumentazio eskaria egin du Eusko Legebiltzarrean, Asuncion kliniaren inguruan: ospitaleko kudeaketaren arduradun Invizak Osasun Sailarekin duen hitzarmenaren ebaluazioa egitea da helburua.

Pasa den ekainaren 18an Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo batzordeak onartu egin zuen Eusko Jaurlaritzari aipaturiko ebaluazioa eskatzea, honako irizpideak kontuan hartuta: helburuen betetze maila; zerbitzuen eskaintza eta kalitate maila eta, azkenik, herritarren beharren asebetetzea.

EH Bilduko ordezkariek azaldu dutenez, momentuz 2012. urteari dagokion txostena bakarrik eskuratu dute: «Gure taldearen eskariz txostena azaltzera ere bertaratu dira, Osasun eta Kontsumo Batzordea, Osasun Saileko kideak».

Horrenbestez, Asuncion kudeatzeko Osasun Sailak Inviza enpresarekin sinatutako hitzarmenaren 2013ko ebaluazio txostena eskatu dute azken asteotan. Datorren urriaren 20a izango da, berez, dokumentazio hori guztia aurkezteko azken eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!