Irene Caminosek zortzigarren amaitu du Munduko Kopan

Asier Imaz 2014ko irailaren 29a

Tolosarraren lehen parte hartzea izan da elite mailan; «oso gustura» agertu da.

Trialsineko Munduko Kopako azken proba jokatu berri da Belgikan, Antwerp hirian. UCI mailako proban izan da Irene Caminos tolosarra, eta lehen aldiz, nagusien mailan, eliteko kirolariekin lehiatu da 16 urteko gaztea. Zailtasunak zailtasun, zortzigarren amaitu du Irene Caminosek, eta «oso gustura» agertu da egindako lanarekin.

Aipatu, desagerturik dagoen Hodei Egiluz euskalduna gogoan izan duela lehiatzerako orduan Caminosek, Belgikan. Beste euskal ordezkariekin batera, tolosarrak Hodei Egiluz galdakoztarraren kamisetarekin parte hartu du Munduko Kopako azken lasterketa honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!