Behobia-Donostia lasterketari doinua jarri dio Tenporak

Ataria 2014ko irailaren 29a

Talde tolosarreko partaide den Juantxo Zeberiok konposatu du kantua, lasterketa famatuaren 75. urteurrena dela eta.

Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin aritu dira elkarlanean, eta tolosarrez gain, Xabier Solano, Xabi San Sebastian eta Jon Gurrutxaga musikariak, eta Laskorain Ikastolako Lask abesbatza ere aritu dira grabaketa lanetan. Letra, berriz, Antzuolako Sasibertsolaixak taldearena da.

Hona hemen letra:

Donostia, Behobia,
pausoz pausoko historia,
Behobia, Donostia,
korrika mundu guztia!

Animoak leuntzen
duberezko bide
gogorraoihuka edo lasterka,
denok eztarri lehorra,
partehartzaile ta ikusle:
ekipo bikaina horra!
Izerdi tanta bakoitzak
osatzen du errekorra. BIS
(estribilloa)

Hogei kilometro pasan
hegoa eta iparra
haize ta harrotasunak
betetzen digu bularra
kolpera etortzen zaigu
lehen galdutako indarra
txalo beroen artean
sentitzean Boulevard-a.BIS

(estribilloa)

Bideak aurreratzeko
guztion lana behar du
gazte edo heldu izan
sekula ez da berandu
norabait iristekotan
ezin da pausorik galdu
ta herritik hasitakoa
mundu osora zabaldu! BIS

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!