Lehen puntua poltsikoan

Ataria 2014ko irailaren 29a

Tolosa Eskubaloiak berdindu egin du (25-25) Santoñaren aurka. Hasiera txarrak baldintzatu zuen neurketa, eta ia beti atzetik joan ostean, azken segundoetan lortu zuen berdinketaren gola.

Ia zazpi minutu pasa behar izan ziren etxeko taldearen lehen gola ikusteko. Ez zuten asmatu lehen minutu horietan Alex Noguesenek. Ordurako kantabriarrek hiru goleko errenta zeramaten beren alde.

Lehen gola sartzearekin batera, presioak uxatu zituen talde urdinak, eta Ander Urangak jarraian lortutako bi golei esker, launa berdintzea lortu zuten 15. minuturako. Hortik aurrera, santoñarrak berriro ere markagailuan aurreratu ziren, eta atsedenaldira arte, bat edo bi goleko aldeari eustea lortu zuten. 11-13ko emaitzarekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatian erreakzionatu zuten tolosarrek, aurretik jartzea lortu zuten arte. 15-15eko emaitzatik, 20-20kora etxekoak izan ziren aurretik. Hamar minutu falta ziren oraindik. Kanpotarrak estutzen hasi ziren eta bi goleko errenta lortu zuten. Berriro ere tartea jatea lortu zuen Tolosak, eta minutu t'erdiren faltan, 24na ziren markagailuan. Santoñak 20 segundoren faltan 24-25ekoa lortu zuen, eta une batez bazirudien bigarren porrota jasoko zuela Tolosak. Orduan azaldu zen, tolosarren mesederako, taldeko hoberena izan zen Ioritz Goikoetxea. Denbora agortzear zela berdinketa lortu zuen.

Honenbestez, lehen puntua eskuratu du Tolosa Eskubaloiak. Hurrengo larunbatean izango dute lehen garaipena lortzeko aukera polita. Orain arteko bi neurketak galdu dituen Hondarribiaren aurka jokatuko dute, berriro ere etxean, 18:00etan.

Sailkapena

1 EIBAR ESKUBALOIA 2 2 0 0 0 61 47 4
14
2 PULPO K.E 2 2 0 0 0 56 48 4
8
3 ANAITASUNA 2 2 0 0 0 64 58 4
6
4 ELGOIBAR 2 2 0 0 0 55 50 4
5
5 SANTOÑA 2 1 1 0 0 58 37 3
21
6 ASKARTZA 2 1 1 0 0 57 51 3
6
7 TRAPAGARAN 2 1 1 0 0 54 53 3
1
8 UHARTE 2 1 0 1 0 60 55 2
5
9 ARRASATE 2 1 0 1 0 50 47 2
3
10 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA 2 0 1 1 0 53 54 1
-1
11 USURBIL 2 0 1 1 0 51 55 1
-4
12 EREINTZA 2 0 1 1 0 55 63 1
-8
13 BETI-ONAK 2 0 0 2 0 60 67 0
-7
14 C.D. EGIA 2 0 0 2 0 57 65 0
-8
15 HONDARRIBIA ESKUBALOIA 2 0 0 2 0 37 51 0
-14
16 URDANETA 2 0 0 2 0 33 60 0
-27

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!