Ertzaintzak herritar bat identifikatu du

Asier Imaz 2014ko irailaren 26a

Laskorain Ikastolan, biharko Gudari Egunaren  dela-ta, geldialdia egin dute hainbat ikaslek. Ekitaldian dantzariak, bertsolariak eta hitzaldia izan dituzte, 12:00etan hasita.

Ertzaintza ekitaldia amaitu ondoren agertu da Laskorain Ikastolaren ingurura, Iurre auzora. Lekukoen esanetan, bi pertsonei identifikatzea eskatu die, ekitaldiaren erantzule egiteko asmoz. "Hau ikusita, bertan geuden gazteak ezezkoa esan diegu, denak ginela erantzule. Denei identifikatzeko ala inor ez. Hori dela eta, ertzainak oldartu eta tentsio uneak bizi izan dira".

Ertzaintzaren esanetan, Iurren elkarretaratze bat egin dute "gazte batzuk pankartekin", baimenik eskatu gabe, eta pertsona bat identifikatu dute, "arduradun bezala".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!