Lur-haztegietan izena emateko epea asteartean amaituko da

Ataria 2014ko irailaren 25a

Nekazaritzako profesionalak bilakatu nahi dutenak, baratzagintza bitartez sektorea ezagutzea du helburu programak.

Datorren asteartean, hilaren 30ean, amaituko da Santa Lutzia auzoko lur-sail batean lur haztegiak martxan jartzeko Tolosako Udalak, Fraisoro nekazaritza eskolarekin eta Tolomendirekin elkarlanean bultzatutako proiekturako izen emateko epea.

Nekazari profesional izan nahi dutenak sektoreak murgiltzeko helburua du egitasmo honek. Honela, baratzagintzarako egokia den lurra, eta hau lantzeko tresnak, formazioa eta tutoretza izango dituzte hautatuek. Horrez gain, Tolosako Azokan, ereindako produktuak saltzeko aukera izango dute.

Interesatuek Fraisorora (943 69 21 62) deitu beharko dute hilaren 30a baino lehen, 9:00etatik 13:00etarako ordutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!