Aurten 60 urte betetzen dituzten tolosarrentzat bazkaria antolatu dute urriaren 25erako. Bazkaria Bidegoxo jatetxean egingo dute, eta izena emateko jatetxera bertara deitu beharko da, zenbaki honetara deituz: 943 57 75 73. Izena emateko azken eguna urriaren 18a izango da. 1954an jaiotako guztiak gonbidatu dituzte bertara.