Jesus Torquemadak VI. Gaurkotasunezko Mintegia eskainiko du

Ataria 2014ko irailaren 23a

Sei saio eskainiko ditu nazioarteko politikan aditua den kazetariak, bakoitza bi ordukoa. Matrikulazio epea urriaren 10ean amaituko da, eta lehen saioa 20an egingo du.

Tolosaldean Ikastn Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzuak antolatuta, Jesus Torquemadak Nazioarteko Gaurkotasuna analizatuko du seigarrenez Tolosan. Urtetik urtera parte-hartzaile kopuruz hazten doan mintegia da.

Sei saioz osatuta egongo da aurtengo egitaraua, guztiak astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara. Izen emate epea zabalik da dagoeneko, eta urriaren 10ean amaituko da. Matrikulazioak 39 euroko kostua izango du, eta interesatuek bi bide dituzte izena emateko: batetik, ikastn@tolosaldea.com helbidera idatzi dezakete; eta bestetik, 615775678 telefonora dei dezakete. Honakoa da egitaraua:

1. saioa (Urriak 20): Eskozia

2. saioa (Urriak 27): Ukraina eta Errusia

3. saioa (Azaroak 3): Siria eta Irak

4. saioa (Azaroak 10): Israel eta Palestina

5. saioa (Azaroak 17): Europar Batasuna eta krisia

6. saioa (Abenduak 1): Uneko gaia. Azken asteetako gertakaeriak aintzat hartuta erabakiko da. 

Dena den, programa honek aldaketak jasan ditzake, nazioarteko gertaera esanguratsuek horrela eskatzen badute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!