Elkartasun arraunkadak Orian

Ataria 2014ko irailaren 20a

Tolosako hemezortzi elkarteren artean antolatu dute Oier Iribarren eta Stop Sanfilippo fundazioaren aldeko estropada. Hamasei batelen arteko lehia ikusi ahal izan da 11:30etatik aurrera Oria ibaian eta jendetza bildu da arraun ikuskizunaren inguruan.

Zortzi txanda egin dituzte hasieran bi elkarte buruz buru arraunean lehiatzeko. Zubi berritik hasi, zerkausiraino joan, zubi berrira bueltatu eta zerkausian amaitu dira jokatu diren txanda guztiak. Hamasei elkarteren artean denbora onena egin duten bi elkarteek berriro ere beraien artean beste txanda bat jokatzeko aukera izan dute. Txinparta eta Lizardi elkarteak izan dira bi batel azkarrenak hamasei elkarteren artean eta bi hauen arteko azken txanda Lizardikoek irabazi dute.

Kontxako txapeldun izan diren San Juan eta Urdaibai taldeen banderak jaso ditu Oier Iribarrenek eta bere familiak elkarte guztien oroigarri batekin batera. Azkenik, Oria ibaian azkarrena izan den Lizardi Elkarteak ere jaso du zegokion oroigarria. Kalejiran gerturatu dira elkarteko kide nahiz animatu diren pertsona guztiak Ferialekura bazkal orduan. Ia 700 pertsona inguru elkartu dira Stop sanfillipo fundazioaren alde egin duten bazkarian.

DENBORAK:

1. txanda:

  • Txinparta 3:32:306
  • San Esteban 3:34:668

2. txanda:

  • Gure Txokoa 3:36:288
  • Arsenal 3:52:691

3. txanda:

  • Izaskun 3:45:764
  • Aiz-Orratz 3:46:650

4. txanda:

  • Iurre 3:44:072
  • Aurrera 3:38:863

5. txanda:

  • Kabi Alai 4:03:863
  • Kasino 4:42:057

6. txanda:

  • Lizardi 3:20:273
  • Gure Kaiola 5:09:779

7. txanda:

  • Ortzadar 3:58:139
  • Emendek 3:45:896

8. txanda:

  • Berazubi 3:41:491
  • Ero-Etxe 3:47:759

Azken txanda:

  • Lizardi 3:22:357
  • Txinparta 3:39:600

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!