Eskerrak 'Txopo'ri, Hilariori eta Izagirreri

Asier Imaz 2014ko irailaren 17a

Tolosako San Esteban elkarteak aspaldiko ohitura bat berrekuratu du pasa den udan. Uztailean zenbait kide elkartu eta, ohitura zuten moduan, sardinak erretzea proposatu zuten.

Horrela, 35 kide elkartu ziren, hainbat belaunalditakoak, eta afalondo «ederra» igaro zuten. Elkarteko zuzendaritzak Txopori, Juan Mari Hilariori eta Angel Izagirreri eskerrak eman nahi dizkiete, afaria antolatu eta prestatzeagatik. Gainera, urriaren 4an elkartearen egunean parte hartzeko deia egin diete kideei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!