Ortzadar elkarteko gaztetxoenen jaia, erraldoi eta pailazoen erritmora

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko irailaren 13a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Txiki Festa antolatu du Tolosako Arco Iris- Ortzadar elkarteak, eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsa kalez kale ibili da goizean.

2014. urtea hasi zenez geroztik, Tolosako Arco Iris- Ortzadar elkarteko kideak 75. urteurrena ospatzen ari dira. Inauterietan hainbat egitasmo nahiz omenaldi egin baiztuzten ere, urteko azken hiruhilekorako gorde dute kemenik, eta haur eta gaztetxoentzako eguna prestatu dute gaurko, Txiki Festarekin.

Goizean Erraldoi eta Buruhandien konpartsa kalez kale ibili da, Ortzadarren egoitzatik irtenda; ohi bezala, ehunka haur atzetik izan dituzte, gurasoz lagundurik eta, irribarre bezainbeste malko ikusi ahal izan dira.

Arratsaldean, berriz, Poxpolo eta Konpainiaren emanaldia izan da, Berdura plazan. Guraso nahiz seme-alaba, ez da tarterik geratu plazan, Poxpolo eta bere lagunen kantuak dantzatu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!