Kaukasoko Nagorno-Karabkh-eko ordezkariak Tolosa ezagutzen ari dira

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko irailaren 13a

1991 urtean geroztik errepublika independentea aldarrikatu zuten arren, NBEk ez du hala onartu orain arte.

Tolosako udal ordezkariek Kaukaso inguruko bisita jaso dute gaur eguerdian. Nagorno-Karabakh errepublikako ordezkari politikoak herria ezagutzera bertaratu dira eta, udaletxeko harreraren ondoren, Topic zentroa erakutsi diete Ibai Iriartek eta Inaki Irazabalbeitiak.

Kaukaso hegoaldean dago Nagorno-Karabakh, Armenia, Azerbaijan eta Gerogiaren artean. Gaur egun, herri independente moduan funtzionatzen du nazioartean, subiranotasun ezaugarri guztiekin, 1991n errepublika aldarrikatu zutenez geroztik; konstituzio eta erakunde demokratikoak ere badituzte. Nazio Batuen Erakundeko herrialdeek, ordea, ez dute orain artean estatu gisa onartu. Aldiz, AEBetako bost herrialdek eta Australiako gehiengoak onartu dute Nagorno-Karabkh estatua. Halaber, Europar Batasuneko herrialdeetara ere normaltasunez bidaiatzen dute bertako ordezkari politikoek.

Armenia eta Azerbaijan Errusiar inperioagandik aske geratu zirenean, Nagorno-Karabakh gatazka-gune bilakatu zen, 1918an. Ondoren, Sobietar Batasunak hartu zuen lurralde hartako kontrola eta, 1923. urtean, Nagorno-Karabakh-eko herrialde autonomoa izendatu zuten, Azerbaijango Errepublika Sozialista eta Sobietarraren barruan. Sobietar Batasunaren azken urteetan, ordea, eskualdean gatazka piztu zen berriro, Armenia eta Azernaijanen arteko desadostasunak mezio. Azkenean, etnien arteko gerra bilakatu zen Nagorno-Karabakh-ekoa, 1991 eta 1994 artean. 30.000 herritar hil ziren gerra hartan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!