Txikienentzako festa egun bilakatu du larunbata Ortzadarrek

Ataria 2014ko irailaren 11

Ortzadar elkartea bere 75. urteurrena ospatzen ari da, eta larunbaterako Txiki Festa antolatu dute. Goizean erraldoiak eta buruhandiak Alde Zaharrean barrena, eta Poxpolo eta konpainia izango dira arratsaldean Berdura plazan.

75. urteurrena ospatzeko ekitaldien ezberdinak antolatu dituzte, eta horien artean txikienak ere gogoan izan dituzte Txiki festa antolatuz.

Iker Uson elkarteko kideak adierazi duenez: "Elkarteak gizonezkoentzako gune itxiak izan dira, baina gaur egun irudi horretatik urrunago gaude, eta hori irudikatzeko haur eta familientzako eguna antolatu nahi izan dugu".

11:00etan, Ostadar elkartetik, hau da, Agintari kaletik Tolosako erraldoiak eta buruhandiak aterako dira Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiltzeko. 17:30ean, berriz, Berdura plazan Poxpolo eta konpainiaren ikuskizun irekia izango da, Sugarri fanfarrearen parte hartzearekin.

Ondoren, elkartera bueltatuko dira, eta Gorrotxategik eskainita txokolate jatea izango da.

Ostadar elkartearen izenean, Usonek eskerrak eman dizkie erraldoi eta buruhandien konpartsei, Tolosako dultzaineroei, Gorrotxategiri eta baita Sugarri fanfarreari. "Hauek guztiek borondate onez parte hartuko dute". Eta Bellmer, Borobil, Insalus, Tolosa&Co eta Tolosako Udalari beren ekarpenagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!