Bigantxen erritmora dantzan, Bedaion

Ataria 2014ko irailaren 6a

Atzo hasi zituzten jaiak Bedaion, eta goizean atseden hartu ostean, gaur arratsaldean ekin diete berriz ere jaiei. Bigantxak eta poneiak izan dituzte txiki eta ez hain txikiek jolasteko.

Bigantxa eta poneikin jolasean ibili ostean, Bikokote antzerkia ikusi ahal izan dute. Jarraian, berriz, Sutarri dantza taldeak jarri du erritmoa Bedaion. Herri afariaren ostean berriz, trikiti doinuak izango dituzte hanka eta besoak astinduz dantza egiteko. Hori bai, bihar eta etzi ere egun handiak izango dira Bedaion festa izango baita nagusi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!