Txokolate janarekin hasi dira Izaskungo festak, Sputniken itzalpean

Ataria 2014ko irailaren 5a

Igandera arte Izaskun auzoko festak ospatuko dituzte. Gauean, danborrada izango da Bonberenea Txarangak lagunduta. Ondoren, Konbenio del Metal eta Zesuma taldeek kontzertua emango dute.

Hiru suzirir bota ondoren, zapi gorria jantzi eta Izaskun auzoko bizilagunek hiru eguneko ospakizunei ekin diete. Txokolatea eta bizkotxoak banatu dituzte, eta buruhandiak irten dira ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!