Lehen porrota jaso du Tolosa Eskubaloiak

Ataria 2014ko irailaren 5a

24-26 galdu zuen atzo arratsaldean Ford Mugarri Arrasateren aurka, Euskal Kopako neurketan. Aurredenboraldia hasi zutenetik galtzen duten lehen partida da. 

Norgehiagoka kaxkarra jokatu zuten Alex Noguesen jokalariek. Aurredenboraldian ohikoa denez, aldaketa eta proba ugari egin zituen entrenatzaileak, baina atzokoan ez ziren nahi bezain ongi atera. 

15-16ko emaitzarekin joan ziren aldageletara atsedenaldian. "Hobetuko dugu" zioen Juan Martin Amiano presidenteak. Baina indartsu atera ziren arrasatearrak bigarren zatiaren hasieran, eta defentsa lana ona egin ostean, markagailuan bost goleko errenta izatera ere iritsi ziren. Azken minutuetan tolosarrek estutu arren, ezin izan zieten debagoiendarrei berdintzea lortu. Azkenean 24-26koarekin amaitu zen.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!